2018-02-08

Aurten ere, eguraldia lagun, Otsailaren 13an, asteartean, goizeko 10:30ean abiatuko gara ikastetxetik eta herrian zehar kaleak girotzen ibili ondoren 12:15etarako ikastetxera itzuliko gara.

Oraingoan, ZIRKOA hartuko dugu oinarri. Beraz, malabarista, pailazo, su-irensle, trapezista… ugari izango ditugu geure artean.

Gai hori ardatz harturik, ikastetxea apaintzen arituko gara egun hauetan zehar.

Hauxe da egitaraua:
 
10:15: ikastetxeko Gimnasioan elkartuko gara.
10:30: irteera.
Goienan, Santa Marinan (DBH eta BATXIko ikasle eta irakasleak zain izango ditugu), Foru Enparantzan eta Errementari plazan dantza egingo dugu.
12:00: Errementari plazatik Elkar Hezira ( HH/LH) abiatuko gara.
 
IBILBIDEA: Elkar Hezi, Kale Goiena, Patruekale, Santa Marina, Portu Kalea, Foru enparantza, Kale Barria, Ramón Irizar, Errementari plaza eta eskola.

Eguraldiak okerrera joko balu, ikastetxean bertan ospatuko genuke.

 

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
  • Bigarren Hezkuntza
    telefonoa943 78 28 70
    helbidea
    Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
    Kokapena
    Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
    Cookie Politika
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika