2018-03-22

Lehenik eta behin antolatzaileen izenean parte hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu. Neska mutikoek egin duten ahalegina azpimarratzekoa izan da
eta horrela agertu dute aurkeztutako lan guztietan. Guztira ia 100 lan inguru jaso ditugu. Oñatiko ikastetxe guztietako ikasleen eskutik jaso dira lanak. Epaimahaia 4 kidez osatua egon da, lan handia izan du horrenbeste bertso sorta artean onenak aukeratzen. Epamahaiak 8 saridun izendatu behar zituen, 5 LH sailean, eta 3 DBH eta Batxilergoko ikasleen artean.

Saridun guztiek denetariko sariak jasoko dituzte. Ikasmaterialetan gastatzeko bonoak, bertsolaritzarekin lotutako sariak, herriko artisauen sariak eta abar. Nerea Ibarzabal bertsolaria izango da sari banaketan. Sari banaketa datorren igandean, martxoaren 18an Gaztelekuan izango da arratsaldeko 18:00etan, aurrez baina gaztetxoentzako bertso antzerkia izango da arratsaldeko 16:30etan. Sari banaketaren ondoren gerturatzen diren guztiendako merienda goxo bat eskainiko da.

Aipatu beharrekoak aipatu ondoren, eta epamahaiaren erabakiz, hauek dira
aurtengo Bertso Paper lehiaketako saridunak:

LH sailean:
1.- Pablo Arenaza
2.- Hegoa Larrea
3.- Libe Gaztañaga
4.- June Lopez
5.- Naroa Sanz

DBH – Batxilego sailean:
1.- Bittor Zubiagirre
2.- Aitor Tatiegi
3.- Mider Molinero

MILA ESKER ETA ZORIONAK PARTE HARTZAILE GUZTIEI!!!

GAZTELEKUA – TXINPARTA BERTSO ESKOLIA

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 78 28 70
helbidea
Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
Kokapena
Harremanetarako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika