2018-04-12

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatu dugun lan-mahaiak honako saio hau antolatu du:

Gaia:Sexu aniztasunean hezitzen.

Homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta gorputz ez normatiboak orokorrean lotsa, atsekabea eta sufrimendua hitzen pareko izan dira urte askotan zehar. Egoera baztertzailea iraultzeko gurasoak eta hezkuntza sistema aldaketarako eragile aktiboa izan behar dugu.

Gaiari buruz hausnartzen, orientabideak ematen eta izan ditzakezuen zalantzak argitzen saiatuko gara tailer honetan.

Dinamizatzailea: Aitzole Araneta, Chrysallis (Hitzaldia EUSKARAZ jorratuko da).

Eguna: Apirilak 17.

Ordua: 18:15ean.

Lekua: Euskaldunberria gela, Bidebarrieta 18.


OHARRAK:

  • Hitzaldian parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako bi bide hauetako bat balia dezakezue:

  • Telefonoa: 943 03 77 00 (Ainhoa Moiua)

  • Posta-e: ainhoa@onati.eus

  • Izena emateko epea apirilaren 16 an , amaituko da.

Proposamen hori zuentzat interesgarria izango delakoan, jaso ezazue gure agurra.

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 78 28 70
helbidea
Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
Kokapena
Harremanetarako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika