2018-04-20

Apirilaren19an 10:30etan hitzordua zuten Elkar Hezi ikastetxeko Batxilergoko Teknologiako ikasleek Stadler S.A enpresan. Arantxa Leturiaga ikastetxeko guraso eta Stadlerreko langilearekin.

Harrera berak egin zien eta enpresa munduan enpresa kokatzeko aurkezpen ederra ere bai: kalitate ezaugarriak, hobekuntza jarraia, materialak, produktuak, ekoizpen prozesua, esportazioak etab…

Ondoren, Iñigo ingeniariaz, tailerreko lineak eta sinterizazio prozesuaren atal guztiak erakutsi eta bikain azaldu zizkien. Produktu izarra, motorretako balbulak dira, automoziora zuzenduak, alegia: Wolkswagen, Mercedes marka ezagunentzako. Beste hainbat alorretarako ere lan egiten duten arren: igogailu, zerrailetako piezak etab…

Teknika berezi eta aurreratua da oso: altzairu ahutsa, bestelako metalekin nahastu eta matrizeak erabiliz, prentsa oso berezietan trinkotzen dituzte; ondoren labean gogortzen direlarik. Segurtasun neurri handietaz aparte, pieza prozesu guztian zehar ez da ukitzen!​

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
  • Bigarren Hezkuntza
    telefonoa943 78 28 70
    helbidea
    Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
    Kokapena
    Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
    Cookie Politika
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika