2018-04-21

Apirilaren 11n 6. mailako ikasleek irteera bat egin zuten Donostiara. Goizez Eureka! Zientzia museoa bisitatu zuten:

  • Math Mistery Box” tailerrean parte hartu zuten. Ordu beteko saioa izan zen eta proposatutako erronka bat gainditu behar zuten: giltzaz itxitako hainbat kutxa irekitzea. Ikasleak talde-lanean aritu ziren eta beraien ezagutza matematikoak erabili behar izan zituzten helburua lortzeko.

  • Museoko areto ezberdinak bisitatu zituzten: mundu mekanikoa, energia eta txinpartak, argi-jokoak … bertan esperimentatuz.

Arratsaldean Txuri-Urdin izotz jauregira joan ziren:

  • Bertan ikastarotxo trinko bat egin zuten patinatze teknikaren hastapenak ezagutzeko

  • Ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zuten.

ARGAZKI GALERIA 

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 78 28 70
helbidea
Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
Kokapena
Harremanetarako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika