2018-05-07

Ikasturte hasierako bileretan Talde Elkar Eragileetan gidari bezala parte hartzeko aukera luzatu zitzaizuen. Oraingo honetan, gonbidapen hura gogoraraztera gatozkizue. Ondoren, azaltzen dizuegu gidari izate horrek suposatzen duena:

 

Gidariaren lana, ikasle guztiek aurrera egin dezaten, mezu positiboak erabiliz, ikasleen artean elkar eragin egokiak gertatzen direla ziurtatzea eta horiek bideratzea da.

Gidariak ez du ariketa ebazten laguntzen edo ariketari buruzko azalpenik ematen, horretarako, irakaslea dago.

Ekintza honetan boluntario bezala parte hartzeko prest bazaudete edo honi buruz informazio gehiago nahi baduzue, jarri harremanetan tutorearekin edo mezu bat bidali Ainhoa Mendiari amendia@elkarhezi.eus .

Beraiei adierazi zein egun edo ordu tartetan bertaratu ahal dezakezuen MAIATZAK 11, OSTIRALA, aurretik.

Animatu zuen​ ​familiakoak​, ​lagunak​, ​auzokideak​ edo ​ezagunak​ , gurekin, Talde Elkar Eragileetan parte hartzera !! Mila esker!

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
  • Bigarren Hezkuntza
    telefonoa943 78 28 70
    helbidea
    Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
    Kokapena
    Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
    Cookie Politika
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika