2018-06-16

DBH 2ko ikasleek 3. ebaluaketan zehar esku artean izan duten proiektuaren emaitza dugu Oñati, denboraren oinatza izenburupean antolatu duten kale-erakusketa. Oñatiko antzinako argazkiz eta azalpenez osaturiko panek informatiboak jarriko dituzte herriko gune ezberdinetan: Bidaurretako biribilgune inguruan, Olakuan, Etxaluzeko iturrian, Kale Barrian (Antixenako aterpe ondoko barandetan), Atzeko Kalen, Santa Marinan, Plazan (Pago Usoko barandetan), Maiatzaren 1a plazatxoan, Kale Zaharrean eta San Juan Kalen hain zuzen ere.

Proiektuaren abiapuntua antzinako argazki bilduma izan zen. Taldeka hauek aztertuz Oñatiko 9 gune esanguratsuenak aukeratu zituzten. Ondoren, hauetan eraikin edota elementu interesgarriak identifikatu eta hauei buruzko ikergalderak formulatu zituzten. Jarraian, hauen inguruko dokumentazio lana burutu zuten. Erabili izan dituzten bigarren mailako iturriak Oñatiko historia eta arte bilduma, La amargura del cacao y la magia del chocolate en Oñati, Oñati gure herria, Memorias de aquel Oñati, Oñati eta Gipuzkoaren bategitea 1845 izan dira beste hainbaten arteanHauetaz gain, Kontzejuko Oñati Kalerik Kale monografikoak ere oso lagungarri izan dituzte. Gainera, Lehen mailako iturrietara jotzeko aukera ere izan dute. Udal Artxibategian egindako bisitan Izarrek bertako funtzionamendua eta biltzen diren material motak aurkeztu zizkigun. Talde batzuek bertara jo zuten informazio gehiagoren bila. Eskerrik asko Izar, emandako laguntzagatik.

Gerardo Elorzaren omenez antolaturiko erakusketa ere aprobetxatu genuen gure lanak aberasteko. Eskerrak eman nahi dizkiegu ARTIXA taldekoe.

Behin dokumentazio lana amaitu eta gune bakoitzari buruzko behin behineko testuak idatzita, Xabier Zelaiaren laguntza ere izan dugu, lanen birpasa egin eta zuzenketa proposamenak zein informazio osagarria eskaini dizkigu. Mila esker.

Azkenik, argazki zein testuei forma eman die Canva diseinu aplikazioa erabilita.

Erakusketa ostiral honetan, ekainak 15 hasi eta aste betez izango da herriko kaleetan. Gainera, ELKAR HEZI egunaren harira ekainaren 16an, erakusketarekin lotutako Altxorraren bila izango dugu goizean zehar, haue ere DBH 2ko ikasleek prestatu eta gidatuta.

Logotipoa: Maider Markuleta.

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 78 28 70
helbidea
Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
Kokapena
Harremanetarako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika