ELKAR HEZI Ikastetxea, hezkuntza esperientziarik handi eta luzeena duen Oñatiko erakundea da. Honek, hala ere, ezer gutxi balio du, etorkizunera begirako bikaintasun apusturik egin ezean.

EGINBIDEA

ELKAR HEZI Hezkuntza Komunitate bat gara; ikasle, irakasle/langile, guraso, ikasle ohiak eta titularrak proiektu berean elkarlanean dihardugu.

Gure Hezkuntza Proiektu Ereduak ikasleei heziketa integrala (esparru akademikoan zein pertsonalean) eskaintzea du helburu, gizartean aurrera egiteko heziz, norbere baitatik eta testuinguru hurbiletik abiatuz  (Oñati, Debagoiena eta Euskal Herria) eragile aktibo eta onuragarri izan daitezen/ gaitezen.

Oinarritzat gaurkotasunez ulerturiko kristau eta giza baloreak ditugu, izaera berritzailea dugu eta guztiz konprometiturik gaude Euskara eta Euskal Kulturarekin.

Deba Goienean, gurasoen altzotik Unibertsitaterainoko goi-mailako hezkuntza-eskaintza egiten dugu (0-18 urte).

IKUSMIRA

ELKAR HEZI HEZKUNTZA PROIEKTU EREDU ERREFERENTE, SENDO ETA IRAUNKORRA IZAN NAHI DU,

  • Izaera propioa duen hezkuntza proiektu berritzaile eta eraldatzailea non
    • ikasle pertsona oinarri duen eta goi-mailako prestakuntza koherentziaz ikur izanik
    • eta berritzailea izatea bere osotasunean ulertuz: ildo pedagogikoan eta kristau baloreen berrinterpretazioan eta igorpenean alegia.
  • Proiektu partekatu, ezaguna eta zabala, eragile aktibo eta eredugarri izanik.
  • Hau guztia ELKAR HEZI HEZKUNTZA KOMUNITATE BAT IZANIK.

Gure ezaugarri hauexek direla-eta, lehentasunezko erreferentzi argia izan nahi dugu Oñatin, Debagoienan eta Euskal Herrian.

BALIOAK

Baloreak Elkar Heziren izaera dira, bere isla.  Erakundearen “barne kultura” –ren parte dira eta Ikusmira erdiesteko funtsezkoak. Elkar Hezi Proiektu Ereduarekin bat.

  • ERANTZUKIDETASUNA
  • BISIO ESTRATEGIKOA
  • BERRITZAILEA IZAN
  • PARTEKATZEA
  • ELKARTASUNA
  • LEIALTASUNA
  • KONFIDANTZA
  • KOMUNITATE IZAN
  • AUSARDIA: dabilena baino ez da erratzen.

 

Erlijioa derrigorrezkoa da?

    • Gure Hezkuntza Proiektuaren barruan, BIZIKIDEA, ez dugu garatzen erlijio katolikoa izenekoa, Mundu Ikuskerak: balio kultural, sozial, etikoak eta erlijioak izeneko arloa baizik. Hona curriculuma.
    • Euskal Curriculumean oinarrituta dago eta HEZIBERRI 2020 eredu pedagogikoarekin koherentea; hau da, helburu nagusia bizitzarako beharrezkoak diren konpetentzia guztiak (zeharkakoak eta diziplina baitakoak) ikasle guztiek ahalik eta ondoen garatzea da, kalitatezko heziketa integrala lortuz; beraz, arlo hau ere konpetentziak eskuratzera bideratuta dago. Aipatutako ikas-arloa garatzeak ezinbesteko ekarpena egiten dio horri, curriculumean ikus daitekeen bezala.
    • Beraz, jakina, arlo horrek duen izaera curricularra gainerako arlo guztiek duten berbera da, eta bere baitan ez da ezertarako sartzen baten edo besteren aldeko doktrinamendua edo katekesia, hau da, akonfesionala da, ikuspegi guztiz kritikoa eta akademikoa duelarik.
    • Horrekin batera, noski, eskola-orduetatik kanpo, nahi dutenentzat, eskolak berak eta bertan edo beste erakunde batzuekin elkarlanez eta beste gune batzuetan, jarduerak eskainiko ditu Nazareteko Josuren fedean eta proiektuan sakontzeko, bere familiarekin ados eta lagunduta nork bere bizitza proiektu pertsonala askatasunez eraikitze aldera.
    • Orobat, argi esan behar dugu, gure egunerokoan, guretzako erreferentzia nagusia ezin baztertuzkoa izango direla Nazarateko Josuren jokabideak eta bere balioak, baloreak. Hau da, Elkar Hezi ikastetxeak Nazareteko Josuren baloreak hartzen ditu erreferentzia laiko bezala pertsona ulertzeko eta tratatzeko orduan, eta ondorioz, jakina, erreferente dira bere hezkuntza-jardueretan. Besteak beste, giltzarri gisa, honakoak: maitasuna, barkamena, errespetua, behar handien dutenekiko lehentasuna eta laguntza, itxaropena, poztasuna, askatasuna, konpromisoa, duintasuna, justizia, elkartasuna… Goian esan bezala, Elkar Hezi ikastetxea ez da eskola konfesionala, itxia, guztiz alderantziz baizik, guztiz irekia, eta bertan, aipaturiko baloreekin ados egonik, inori ez zaio eskatzen konturik bere sinesmen erlijioso, kontzientzia-aukeraketa eta abarren inguruan; honen adierazlea bada Elkar Heziko eskola-komunitatean familia molde anitz daudela: ateoak, agnostikoak, kristauak, musulmanak, bilaketan…
    • Honi dagokionez, noski, Elkar Hezi ikastetxea, bere nortasunarekiko koherentzia eta aukeraketa propioagatik ez ezik,  ikastetxe itundua (kontzertatua) den neurrian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Itunen legea guztiz betetzen du ikasleen onarpen eta harrerari dagokionez, zeinean edozein segrezazio edo bazterketa legez kontrakoa den.

Otoitza edota beste jarduera liturgiko konfesionalik?

    • Eskola orduetan ez da fede edo erlijio jakin bateko jarduera liturgikorik, otoitzik egiten. Eskola orduetatik kanpo, nahi dutenentzat, eskolak berak eta bertan edo beste erakunde batzuekin elkarlanez, sakontze eta heltze espiritualerako jarduerak eskainiko ditu Nazareteko Josuren fedean eta proiektuan sakontzeko, bere familiarekin ados eta lagunduta nork bere bizitza proiektu pertsonala askatasunez eraikitzeko aukera gisa.

Jatorri erlijiosoa duten ikono edota sinboloen presentzia? (Paisaian dagoen gurutzeren bat edo Mariaren eskultura bat adibidez)

 

    • Goian esandakoarekin bat, halaxe ulertzen ditugu:
      • Alde batetik, guretzako erreferenteak diren giza-baloreak irudikatzeko moduan.
      • Beste aldetik, eta batez ere Euskal Herriaren ondare kultural baten moduan. Berdina esan dezakegu bere jatorria tradizio erlijiosoan duten beste agerpen kulturalei dagokienez: Arantzazu, Olentzero...
    • Horrekin batera, askatasuna dago beste edozein ikonografia pertsonal erabiltzeko, era pribatuan zein publikoan, baita erlijiosoa ere, betiere pertsona guztien berdintasuna eta duintasun berbera urratzen ez  den bitartean (edozein delarik norberaren generoa, arraza, kultura, erlijioa, ideologia, sexu-orientazioa…), eta ohiko hezkuntza-jarduerak egokitasunez garatzeko oztopo objektibo eta nabarmena ez diren bitartean.

 

  • Autobus eta jantoki zerbitzua.JANTOKIA
  • Zaintza goizeko 07:30etatik arratsaldeko 19:00etara.
  • Ikastetxeko instalazioak irekita daude eskola-ordutegitik kanpo, jai-egunetan eta asteburuetan. 
  • Haurtzaindegia haurren ziurtasuna, garapena eta pribatutasuna bermatzeko bereziki diseinatua.
  • Eraikin berrituak, teknologia modernoekin hornituta.
  • Gelak banatzen dira, talde malguak zenbait irakasgaitarako.
  • Giza eta kristau prestakuntza.
  • Orientatzeko taldea.
  • Bi psikologo, bi logopeda eta bi psikomotrizista ikastetxean egunero.
  • Liburutegia eta Mediateka zerbitzuak 12:30etik 14:30era eta 16:45etik 18,30era.
  • Egun batzuetako irteerak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako maila denetan.ZELAIA
  • Uztailean udalekuak eskolan bertan 2 urtetik aurrerako haurrentzat (ingeleraz eta euskaraz).
  • Eskola Kirola. Eskolaz kanpoko jarduerak (kirolaz gain) eguerdian eta arratsaldean.
  • Ikastetxe hirueleduna. Ingelesa, 3 urtetik aurrera. 
  • Aukerako irakasgaiak eta batxilergo motak.
  • 0 urtetik 18 urtera arteko irakaskuntza: Haurtzaindegia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa.
  • KET, PET  eta  First Certificate azterketak eskolan bertan.
  • Test psikoteknikoak Lehen eta Bigarren Hezkuntzan.
  • Prestakuntza eta bokazio handiko irakasle talde bikaina. Maila, ziklo, etapa eta sail ezberdinen arteko koordinazioa.
  • Abesbatza.BARATZA
  • 100 urte baino gehiagoko esperientzia. Beti etengabe hobetzeko asmoz.
  • Kanpo espazio seguru eta atseguna. Soinketaleku estalia.
  • Eskola baratza, hezkuntza proiektuan txertatua.
  • Sukalde eta sukaldaria bertan.
  • Ikasturtero Alemania edo Holandako eskolekin elkartrukaketa.
  • Notak, ez-etortzeak, eta abar kontsulta daitezke internet bidez.
  • Hautaprobako eta Kanpo Diagnosia Ebaluazioko emaitzak. + INFO
  • Kalitate agiriak: BIKAIN (euskara),  Euskadiko Zilarrezko "Q"-a eta ZeroZabor saria.

Euskara dugu Ikastetxeko ohiko eta eguneroko hizkuntza, hala ere, hezkuntza marko hirueledunaren barruan kokatzen da gure proiektua.DITZINGEN polaroid

Helburu bat: Batxilergoa bukatzean EGA eskuratzeko gai izatea.

Gaztelania 6 urterekin hasten da lantzen sistematikoki. Hizkuntza honetan ere lortu beharreko konpetentzia guztiz bermaturik geratzen da.

Ingelesea 3 urterekin hasten dira lantzen. Lehen Hezkuntzan Inguruneko gai batzuk ere ikasten dituzte ingelesez. Honek jarraipena dauka Bigarren Hezkuntzan: ikasgai gisa egiteaz gain, 2. , 3. eta 4. mailan Gizarte ikasgaia bera ingelesez dugu.

ELKAR HEZI eta CAMBRIDGE

Cambridgeko Unibertsitatearekin eginiko hitzarmen bati esker, Lehen Hezkuntzatik aurrera, azterketa ofizialak Ikastetxean bertan egiten dira. Gure irakasleek elkarlana egiten dute Cambridgekin.

Helburu bat Batxilergoa bukatutakoan FIRSTa eskuratzea.

HIZKUNTZA PROEIKTUA (berrikusketak egite prozesuan).