2017-06-02

BATXILERGO DUALA eskainiko dugu ELKAR HEZIn hurrengo ikasturtetik aurrera.

Elkar Hezi ikastetxean gure ikasleei beraien gaitasunak ahal den gehien garatzen laguntzeko aukerak emateko bidean, beste pausu bat eman dugu. 17-18 ikasturtetik aurrera DBH 3. eta 4. mailan eta Batxillergoko 1. mailan egongo diren ikasleek programa berri baten parte hartzeko aukera izango dute, bertan ikasten ikasteko gaitasuna, ekintzailetasuna, era digitalean kominukatzeko gaitasuna eta ingeleraz komunikatzeko gaitasuna landuko dituztelarik bereziki.

Gainera, horren ondorioz, Batxillergoa amaitzen dutenean bi titulu lortuko dituzte: ohikoa eta Ameriketako Estatu Batuetakoa. Horretarako  EEBB etako batxillergoko curriculum-eko 6 ikasgai landu beharko dituzte ingeleraz eta on-line, bi irakasleren gidaritzapean: ikastetxeko bat eta EEBBtakoa bestea. Ikasgaiak lantzeko ikasleak lanak egin eta bidaliko dizkio hango irakasleari eta periodikoki, bideo konferentzia erabiliz, hango irakasleak  antolatuta, ikasle talde desberdinek eztabaida saioak egingo dituzte.

EEBBko irakaslearekin astero kontaktua izango du idatziz edo, beharrezkoa bada,  bideo-konferentziaz. Ikastetxeko irakasleak  ikasleen  lana eta aurrerapenen jarraipena egingo du hemen, ikaslea, irakasle amerikarra eta gurasoekin kontaktuan egongo da, beharrezkoa den laguntza emateko.

Lotura honetan informazio xeheagoa: https://www.academica.school/

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 78 28 70
helbidea
Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
Kokapena
Harremanetarako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika