2018-03-13

Pasa den ostiralean, martxoaren 9an, eta Antzerki Jardunei hasiera emate aldera Bilboko Pabellon 6 aretoan  Aborigenes izeneko antzezlanez gozatzeko aukera izan zuten gure Batxilergoko ikasleek. Goizean bertara heldu eta gosari gozo baten ostean Lorca, Dali eta Buñuelen arteko harremana erdigune duen bertako talde gaztearen produkzioa ikusi genuen. Antzezlana eta gero antzezle zein zuzendariarekin solasaldia izan genuen. Esperientzia benetan ederra bai gunea baita bertako egitasmoa ezagutu izana.

Zorrotzaurretik irten eta gure ikastetxeko jantokia ornitzen duen  Zornotzan kokatuta dagoen GASCA enpresa bisitatu genuen. Bertan instalazioak ezagutu eta nutrizionista  zein merkaturatze arduradunarekin elkarrizketa eduki genuen. Enpresa kudeaketa eta Enpresa antolakuntza ikasgaietako ikasleek gelan landutako gaiak praktikan sakontzeaz gain gure jantokiko produktuen goi kalitatea eta instalazioetan elikagaien manipulazioan duten kontua nabari geratu zitzaien.

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 78 28 70
helbidea
Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
Kokapena
Harremanetarako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika