2018-05-10

LH1eko ikasleak Lanbideen gaia lantzen ibili gara azken asteotan. Gurasoak gelara gonbidatzeko aukera paregabea izan da.

Bakoitzak duen lanbidearen aurkezpenak egin dituzte,  banaka zein taldeka. Guraso batzuk lantegi berean edo antzerako lana egiten zutenez, beraien artean kontaktuan jarri eta aukerapena batera egin dute.

Guraso batzuek, aurkezpena egiteko, lantegiko bideoak eta makinen argazkiak erabili dituzte. Horretaz gain, lan tresnak ere gelara ekarri dituzte: soldatzeko makina, kalkulagailuak, ordenagailua…Bidalketa guztiak

Administratzailearen lana hobeto ulertzeko bulego bat nolakoa den ikustera ere joan gara.

Natra Oñatiko langileek beraien laneko arropekin jantzi gaituzte. Gurasoek, argazkiak erabiliz lantegiaren eta beren lanpostuaren aurkezpentxoa egin digute. Txokolaterixako Antton Azpiazu eta Oihana Diazek  kakaoaren eta txokolate mota desberdinen azalpena ere eman digute. Txokolatea probatu eta hau hobeto dastatzeko sekretua eskuratzeko aukera aparta!

Esperientzia ezin hobea izan da.

ARGAZKI GALERIA.

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 78 28 70
helbidea
Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
Kokapena
Harremanetarako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika