2018-05-11

Oñatiko Eskola Kirola eta Hezkuntza Elkartea eratu berriaren izenean, eskola kiroleko proiektu berrituaren aurkezpen bilerara gonbidatu nahi zaituztegu mezu honen bidez.

Elkar Hezi ikastetxeak urteak daramatza, herriko beste ikastetxe eta eragile batzuekin elkarlanean, hausnarketa egiten Oñatiko Eskola Kiroleko proiektuaren inguruan. 2015ean hainbat ahulgune eta beste hainbat indargune identifikatu genituen. Ahulguneak indartzeko eta indarguneak mantentzeko helburuarekin hasitako prozesu honen emaitza izango da aurkeztu nahi dizueguna. Azken finean, Eskola Kiroleko proiektuan jauzi kualitatibo bat eman nahi da, datorren ikasturtetik aurrera abian jarriko diren zenbait berrikuntzekin. Guzti honen berri emateko deitu nahi zaituztegu guraso guztioi.

Aurkezpen bilera hau, MAIATZAREN 17an egingo dugu, HH/LHko ARETO NAGUSIAN, arratsaldeko 18:00etan. 2018-2019 urterako izen-emateak EKAINEAN ( aste batzuk barru ) egingo dira.

Deialdi hau kontuan izango duzulakoan, hurbildu eta informatu zaitez.

Adeitasunez, Oñatiko Eskola Kirola eta Hezkuntza Elkartea.

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 78 28 70
helbidea
Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
Kokapena
Harremanetarako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika