2018-05-14

DBH 4. mailako ikasleek Zumaia eta Zarautzera, irteera izan zuten maiatzaren 2 eta 3 artean.

Goizaldera atera ziren; Zumaian hitzordua zuten Algorri interpretazio zentroan. Bertan, geologia eta Flyischen sorreraz, ingurumenaz eta lurraren historiaz aritu ziren gidarien laguntzaz, museoa ikusiz eta dokumental baten bitartez.

Ondoren, museotik atera eta bertatik bertara ikusi ahal izan zuten Algorri eta Itzurun hondartzen inguru eta labarrak. Bertan bazkaldu eta arratsaldean Zarautzera joan ziren Igerain Aterpetxera.

Arratsalde horretan, Zarautzetik ibili eta eguraldi txarrari aurpegi ona jarri zieten, ikasle bat baino gehiago itsasora sartu baitziren. Ostegunerako beroketa saioa izan zen, Surf ikastaroa izan baitzuten hurrengo egunean. Nekatuta baina pozik itzuli ziren arratseko 4rak alderako.

ARGAZKI GALERIA.

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 78 28 70
helbidea
Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
Kokapena
Harremanetarako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika