2018-05-15

Gazteen Gipuzkoa egitasmoa jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Etorkizuna Eraikiz dinamikaren barruan egiten ari den lanerako, ELKAR HEZIko DBHko 4.mailako ikasleek parte hartzeko gonbidapena jaso zuten apirilaren 11n  Arrasaten burutu zen aurkezpen bileran.

Lehen zatian, Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatu Imanol Lasak aldundia Gipuzkoako hainbat eragileekin elkarlanean garatzen ari den “apustu estrategikoen” berri eman die ikasleei; eta ondoren sinergia taldeak proiektua ikastetxean nola gauzatuko den eta emango digun laguntza azaldu du.

Etorkizuna Eraikiz dinamikan, orain arte, erakunde, enpresa, elkarte, unibertsitate eta bestelako eragile askok esku hartu badute ere,  etorkizunaren ezinbesteko osagaia diren gazteak eta gazteon ikuspegia eta proiektuak, gehituko dira GAZTEEN GIPUZKOA egitasmoaren bitartez.

Horrela Gazteen iritziak (ikastetxean landuko den proiektu gisa diseinatuta) jasotzea,  proiektu horiek gazteek beraiek aurkeztea eta euren artean kontrastatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian dagoen HUBean izango du xedea.

 

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 78 28 70
helbidea
Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
Kokapena
Harremanetarako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika