Hasiera »


Haur Hezkuntzan, konpetentzietan oinarritutako lana egiten dugu, haurrak berarekin dakartzan konpetentziak zabaltzeko eta aberasteko. Eskolan sartzean haurrak berarekin dakarren esperientziaz, jakinduriaz abiatu eta honen inguruan adinaren arabera jakin behar dutena eraikiz joango gara.

Honetarako proiektuak erabiltzen ditugu, non umea den protagonista bakarra. Proiektuen bidez, gurasoen parte hartzea ere bultzatu nahi dugu.haur hezkuntza

Hau guztia bideratzeko gelan dugun espazioa eta baliabideei erabilera ona ematen diegu.

PROIEKTU BIDEZKO IKASKUNTZA

Zer da   proiektuka  lan   egitea?   

Arazoegoera bati irtenbidea bilatzeko, ekintza, interakzio eta errekurtso batzuen bidez egiten den ikaskuntza prozesua. Honen bidez, konpetentzia guztiak lantzea dugu helburu. Ikaslea protagonista bihurtzen da, irakasleak toki xumeagoa hartzen du, entzule   kontziente bihurtzen  da,  bidelagun.  Garaiz  isiltzen  jakin beharko   du,   erantzunik aurreratu gabe, haurraren  aurkikuntzari  ateak  zabalduz,   huts egiten utziz, hauetatik ikas dezaten,  hori  baita ikaskuntzaren bide naturala.

Gaiek ikasleen motibazioa  bilatzen  dute,  gure zeregina euren interesak  identifikatzea  izango da.

Metodologia honen beste  ardatz   bat familien inplikazioa   da.   Dena   den,   gurasoen   parte hartzea  guztiz   boluntarioa   izango   da,   inor behartuta  sentitu gabe.

Proiektu     hauek   malguak   izango   dira,   bai denboran       zein       jardueretan,       ikasleen erantzunaren eta jasotzen ditugun  ekarpenen arabera.

ZIRKULAZIO LIBREA

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko   haurrek goizero 45  minutuz zirkulazio  librea egiten dute. Gelak irekitzen  dira eta espazio desberdinak eskaintzen zaizkie  ikasleei  ekintza eta material desberdinak beraien eskura jarriz.  Lan  egiteko era   honek  adin desberdinetako  umeei  beraien artean erlazionatzeko eta beraz ikasteko  aukera ematen die. 

Bestalde, egitura mota    honekin    bakoitzak aukeratuko du nora   joan,  norekin  eta   zer egitera;  denek  izango  dute  bidea   sortuko diren    hainbat   edukirekin   erlazionatutako arazoei   aurre  egiteko; objektu , ekintza eta gertakari      desberdinen   artean    erlazioak sortzeko   eta   ondorioz   gaitasunak   erabili  eta garatzen joateko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LH

  • Irakaskuntza hiru eleduna.
  • KET, PET eta First Certificate lortzeko prestakuntza. Azterketok, Cambridge University-rekin lankidetzan egiten dira ikastetxean bertan.
  • Play & Say Ingeleseko eskolak eguerdian (maila ezberdinak).
  • Dramatizazio tailerra.
  • Mugikortasun ezintasuna duten ikasleentzat egokitua.
  • Jangela.
  • Haurtzaindegi zerbitzua (Egutegi laborala).
  • Egonaldi zerbitzua  6-10 urte eskola ordutik kanpo  7:30tatik 8:45arte eta arratsaldez 16:30etatik 18:30ak arte
  • Garraioa.
  • Ikasleen ikasketa prozesuan hobeto laguntzeko:

- Laguntza gela.
- Talde malguak.

  • Orientazio akademikoa eta psikopedagogikoa ikasle eta gurasoentzat.
  • Gertuko Tutoretza zerbitzua.
  • Afektibitatea eta sexualitatearen inguruko formakuntza. (5 eta 6. mailan)
  • Irteerak: Natur eskola.
  • Egun osoko eta egun batzutako irteerak ikasturteoro.

 

 

 

  • Irakaskuntza hiru eleduna.DBH
  • KET, PET eta First Certificate lortzeko prestakuntza. Azterketok, Cambridge University-rekin lankidetzan
    egiten dira ikastetxean bertan.
  • Mondragon Linguak eskainitako Ingeleseko eskolak eguerdi eta arratsaldean (maila ezberdinak).
  • Fisika/Kimika, Optika eta Elektrizitatea laborategiak.
  • Teknologiako tailerra.
  • Mugikortasun ezintasuna duten ikasleentzat egokitua.
  • Jangela.
  • Garraioa.
  • Mediateka, eskolorduz kanpo erabilgarri ikasleentzat.
  • Ludoteka.
  • Ikasleen ikasketa prozesuan hobeto laguntzeko:

- Laguntza gela.
- Talde malguak.
- Gela bikoizketak.
- Gelako bigarren irakaslea.
- Eskola orduz kanpoko errefortzuak.

  • Orientazio akademikoa eta psikopedagogikoa ikasle eta gurasoentzat.
  • Gertuko Tutoretza zerbitzua (inoiz ez 15 ikasle baino gehiago tutore bakoitzeko).
  • Aukerako ikasgaian, Oñatiko historia eta ondarea ezagutzeko aukera.
  • Afektibitatea eta sexualitatearen inguruko formakuntza.
  • Egun osoko eta egun batzutako irteerak ikasturteoro.
  • DBH 3tik aurrera BATXILERGO DUALA EGITEKO AUKERA


PROGRAMAZIO LABURTUAK

B1      B2       B3       B4

  • Modaliateak:

- Teknologia.batxi 2
- Natur eta Osasun Zientziak.
- Giza eta Gizarte Zientziak.

    • Selektibitatean urtez urteko emaitza onak.
    • Ingeleseko First Certificate, Advance eta Proficiency agiriaklortzeko prestakuntza.
      Azterketok, Cambridge University-rekin lankidetzan egiten dira ikastetxean bertan.
    • Udako Ingeles ikastaroak Estatu Batuetan.
  • Euskarako EGA azterketarako prestakuntza.
  • Ekainean zehar klase osagarriak.
  • Mugikortasun ezintasuna duten ikasleentzat egokitua.
  • Jantokia.
  • Garraioa.
  • Mediateka, eskolorduz kanpo erabilgarri ikasleentzat.
  • Eskolorduz kanpoko errefortzuak.
  • Unibetsitate ikasketak aukeratzerakoan:

- Orientazio akademiko eta profesionala.
- Unibertsitate eta Ikasketa zentru ezberdinetara bisitaldiak.
- Unibertsitate ezberdinek orientazio saio perstonalizatuak eskaintzen dituzte ikastetxean bertan.

  • Afektibitatea eta sexualitatearen inguruko formakuntza.
  • Alemania eta Holandako ikastetxe banarekin elkartzeak.
  • DBH 3tik aurrera BATXILERGO DUALA EGITEKO AUKERA


    PROGRAMAZIO LABURTUAK

batxi 1baxi 2


AZPIATALAK