Hasiera »

Ikas komunitateaz ari garenean, ikastetxeaz ari gara, Ikas komunitatea, bi helburu lortu nahi duen ikastetxea da: ikasleek ahalik eta gehien ikastea eta bizikidetza ona.IKASKOM

Hartara, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak oinarri dituzten aldaketak jarri behar dira martxan ikastetxean, hezkuntza esparruan eta askotariko testuinguruetan, beraz, jarduera unibertsalak, arrakasta izan dutenak eta nazioarteko zientzia elkarteak bermatzen dituenak. 

Proiektu honek, 30 urtetan garatutako oinarri zientifiko sendoa du, gizarte zientzia arloko adituen ikerketan oinarritua eta egun, hainbat herrialde eta hainbat ezagutza esparrutan ari diren ikerlari asko bereganatzen ditu.

INCLUD-ED ikerketa hezkuntza estrategia egokiak  identifikatzeko eta aztertzeko  abiarazi zen, gizarteko desorekak gainditzeko eta hezkuntza hobetzeko xedez. Hala, zenbait Hezkuntza Jarduera Arrakastatsu identifikatu ditu, talde interaktibo edo elkareragileark, tertulia dialogiko eta literarioak, familien prestakuntza, eskola elkartearen hezkunza esku-hartzea, gatazkak saiesteko eredu dialogikoa eta prestakuntza pedagogiko dialogikoa besteak beste.

IKAS KOMUNITATEEN EMAITZAK.

  • Ikasleen eskola emaitzetan hobekuntza.
  • Eskolara ez joatea, eskola porrota, ikasmailak errepikatzea...saihestea.
  • Eskola bizikidetza hobetzea eta elkarri laguntzeko jarrerak bultzatzea.
  • Eskolako eragile guztiek gehiago parte hartzea.
  • Elkarte osoak ikaskuntzaren zentzua hobeto ulertzea eta haren kalitatea hobetzea. 

 

 


 

SAKONTZEKO

    IKASKOM                           EH IKAS KOMUNITATE BIDEAN       

 

 

 


GEHIAGO JAKITEKO:

LARRUUN          CUADERNOS          COMUNIDADES

 

IKASKOM boluntarioak komuniatea ikas dialog eraldaketa

MINDFULNESS: Meditazioa, ongizatea sustatzeko.

Arreta osoa, hau da euskarazko itzulpena. Izenak, mindfullnessarreta orainera ekartzea adierazi nahi du baina baldintza batekin, onarpena eta jarrera irekia, gertatzen zaiguna onartuz, bizitzaren eremu espiritualarekin kontaktuan jartzen laguntzeko.

Bere jatorria “Vipassana” izeneko mugimendu budista da. Antzinako teknika hau momentuko errealitatearen inguruko kontzientzia hartzean datza.

Gaur egun meditazio mota hau, gero indar handiagoa hartzen ari da , batez ere alor akademikoan orain dela 15 urte serio hartu eta  hainbat testuingurutan  erabilgarria dela ikusi delako.

Bizitza erritmoa azkartu egin da, eta hori eskoletan ere nabaritu egiten da. Gaur egungo ikasleek estimulu asko dituzte eta batzuetan horrek, ikasketetan konzentratzeko zailtasunak ekartzen dizkie.

Eta gelan zer?

Egunean behin edo birritan  arnasketa saio motzak egiten ditugu (5-10 minutukoak). Modu honetan, arnasketari arreta eskaintzen diogu eta gure burua orainera ekartzen dugu.

Asteko beste momentu batzuetan, gorputz miaketa egiten dugu (20 minutuz) eta gure gorputza nola dagoen behatu ondoren,  lurrean etzan, erlaxatu eta pentsamendua orainera ekartzen dugu.

Beste momentu batzuetan, mantrak entzun eta abesten ditugu, baita mandalak margotu ere.

Dakartzan onurak

IKASLEEI:

  • Konzentratuago egotea.
  • Memoria indartzea.
  • Jokaera positiboa hobetzea.
  • Erresilientzia emozionala.
  • Adimen espirituala areagotzea.
  • Enpatia areagotzea.
  • Gatazkak konpontzeko baliabideak garatzea.
  • Antsietatea gutxitzea.

GELETAN ETA IKASTETXEETAN:

  • Lankidetza handiagoa.
  • Giro lasaia eta harmonikoa.

IRAURGI IKASTETXEKO ESPERIENTZIARI BURUZKO ERREPORTAJETXOA


 

Hizkuntza, tresna bat da, gauza ezberdinak egiteko erabiliko dugun tresna. Hizkuntza gaitasunak bi ardatz nagusi ditu: ulermena eta ekoizpena. Hizkuntza irakastea KOMUNIKATZEN IRAKASTEA DA, hizkuntza erabiltzea zerbait egiteko. Estatus ezberdina eta erabilera ezberdinak dituzten hizkuntzek, helburu bera dute: KOMUNIKAZIOA BERMATZEA. Nahi duguna da gure ikasleek Komunikazio gaitasun hau garatzea hiru hizkuntzetan.

  • Ahoz eta idatziz komunikatu ahal izateko era koherente, ulergarri, ordenatu batean.
  • Interakzio desberdinetan parte hartzeko gaitasuna izatea.
  • Hizkuntzaren ulermen egokia izatea, euren mailari dagokiona.
  • Hiztegi aberatsa izatea.

Hau guztia bermatzeko apustu sendoa egiten ari gara ikastetxean. Hau da gaur egungo argazkia:

HH: Saioen egituran aldaketa bat egin genuen iaz; bi orduko bi saio egin beharrean, hogeita hamar minutuko lau saio egitea. Arrazoia: egindako analisia eta ebaluazioaren arabera, ordu beteko saioak luzeegiak dira adin horretan arretari eutsi ahal izateko eta, bestalde, honelako ekintza bat, astean zehar egitea hobetsi egiten dugulako, nolabaiteko egunerokotasun izaera eman eta saioen arteko tarteak luzeegiak ez izateko. Izan ere, antzeman dugu, horixe eragozpena dela ikasien iraunkortasun eta sendotasunerako.

LH: 3. , 4. eta 5. mailan, arloko orduak (hiru astean) erabiltzeaz gain, Ingurune arloko unitate didaktikoen herena (ordu bete astean, guztira lau ordu astean), ingelesez egiten ari gara iaztik, curriculum edukiak garatuz alegia, kasu honetan Ingurunekoak. 6. mailan, Ingelera orduetako hiru orduez gain (non ingelera gehi inguruneko edukiak lantzen ari garen), ingurune arloko bi ordu gehiago ingeleraz (guztira bost ordu astean beraz).

DBHn:

DBH 1: Ingelera ikasgaia (hiru ordu) gehi gizarte arloko tailer bat ingeleraz (beste bi ordu)

DBH 2, 3 eta 4: Ingelera ikasgaia (hiru ordu) eta Gizarte (beste hiru/lau ordu)

Aurrekoaz gain:

Ikastetxean bertan, Mondragon Lingua enpresarekin elkarlanean, nahi dutenek, aukera dute euren ingelera gaitasuna hobetzeko. Bertan, ALTE eskala eta adierazleak erabiliz, nahi izanez gero, berariazko prestakuntza jaso dezakete ikasleek Cambridgeko azterketa ofizialak egiteko. Ikastetxea, Cambridgeko azterketa ofizialak egiteko egoitza da.

Lehen Hezkuntzan Ingurune eta DBHn Gizarte arloa aukeratu ditugu ingelesez garatzeko (geroan Natur Zientzietan txertatzea baztertu gabe), funtsean bere ezaugarriek ingurunearekin eta ikasleen artean elkar eragiteko aukera zabala ematen dutelako, eta halaber, bere baitan hizkuntza zama esanguratsua eta potentzialki aberatsa dutelako. Bestalde, euren gai, hiztegia eta egiturak, arloko kontzeptu teknikoak jorratzeko ezezik, egunerokoan askotan erabiltzen dena ere lantzeko aproposak direlarik, hots, bizitza arrunteko testuinguruak errekreatzeari bide ematen diotelako. Aurrekoaz gain, arlo horietan nagusi diren testu tipologia (azalpenezkoak eta deskribapenezkoak ugari) oso egokiak dira hizkuntzen jabetze prozesuan urrats mailakatuak ematen joateko.

http://nagusia.berritzeguneak.net/hizkuntzak/inebi-1-1.php

Gure eguneroko jardunean ingurunea errespetatuz bizitzea lortu nahi dugu. Horretarako, garapen jasangarria zer den ulertu eta bide horri jarraituz bizitzea sustatzen saiatuko gara.
Ikasturte bakoitzean, gai bat ardatz modura hartuz ikastetxearen diagnostikoa egiten da, curriculuma aztertu eta egokitu eta norberaren eta herritarren ohituren inguruko hausnarketak egiten dira, egoera hobetzeko ekintza plan bat burutuz eta udal pleno batera proposamenak eramanez.
Hau bideratzeko Ingurumen Batzordea eratu da ikastetxean. Dagoeneko ikasle eta irakasleak elkarlanean ari dira eta laster gurasoak ere gehituko dira taldera.


2016-2017 ikasturtean BIODIBERTSITATEA landuko dugu bereziki, aurreko ikasturteetan landutako gaiei jarraipena eginez noski!


eskola baratza

INGURUMEN HEZKUNTZA. ESKOLA BARATZA PROIEKTUA

Pertsona bere izate prozesuan  ingurunearekin  duen harreman eta elkar eraginaz kontziente  izatea ezinbestekoa da, arlo hau hainbat proiekturen bidez lantzen dugu: Eskola baratza , Zero Zabor programa… Horren adierazlea ere bada Gipuzkoako Aldundiak Zero Zabor Saria eman izana

 

               

 


ZERO ZABOR TAILERRAK

zzabor tailerrak                           



ELKARBUSA

Ikastetxean azken urteetan lantzen ari garen Eskolako Bidea proiektuak etxetik eskolarako joan-etorriak oinez,modu autonomoz eta ibilbide seguruetatik egitea bultzatzen du. Proiektua Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratua dago batez ere.

Ebaluazio bakoitzean behin antolatzen dugu  “ElkarBusa” ikastetxean.Guztira bi ibilbide antolatzen ditugu, bakoitza bere geraleku eta ordutegiekin. Talde bakoitza helduek gidatua izango da (gurasoak, irakasleak…), eta puntualtasuna oso garrantzitsua da

Anima zaitezte eta etorri eskolara ElkarBusean!


JANTOKIA

Janaria eskolan prestatzen dugu eta menuak dietista batek diseinatzen ditu beraz orekatuak eta osasuntsuak direla ziurtatzen dugu.

Gainera, garaiko eta bertako produktuak eskaintzeko ahalegina egiten dugu. Horren adierazle gisa, hilabetean behin, Oñatiko pottoken haragia dastatzen dute gure ikastetxeko neska mutikoek jantokian.

 

https://www.youtube.com/watch?v=TO5gXnN1QP4

 

Bai gurasoek baita ikasleek ere izango dute aukera heziketa afektibo sexualari buruzko ikastaro bat egiteko . Ikastaro honetan nerabeek dituzten afektibitate mailako premiak eta sexualitate arloko kontzeptuak eta zalantzak jorratuko eta argituko dira. Programa honen gidaria sexualitate arloko profesional bat izango da. Hona hemen burutuko diren ekintzak:

  • Saio didaktikoak LHko 5.mailan hasi eta Batxilergoa bitarteko ikasleekin.
  • Saio didaktikoak gurasoekin.

 

Aurreko urteetako ildotik jarraituz, jarduera programen urteko eskaintza eta eskola kirolaren heziketa helburuak egokitzen saiatuko gara. Halatan, jomuga bakarra lehiaketarena izan gabe, kirol askotan aritzeko aukera emango diegu ikasleei, herriko eta eskualdeko hainbat ikastetxekin, kirol-federazioekin, Aloña Mendi K. Elkartearekin, udalarekin eta foru-erakundearekin batera egingo dugun lanari esker.

Beste batzuren artean heziketa eta jolas lehiaketetan parte hartzeko aukera ezin hobea izango dute gure ikasleak, hala nola, futbola, areto futbola, eskubaloia, saskibaloia,tenisa, atletismoa, badmintona, pilota, igeriketa, karatea, xakea, txirrindularitza, mendizaletasuna edota gimnasia egiteko aukera izango dute.
Animatu zuen seme-alabak parte hartzera. Merezi du eta!

 

          

descarga (1)  

don__t_wanna_grow_up_by_sugartart-d2zdfa6