AGENDA 21

Gure eguneroko jardunean ingurunea errespetatuz bizitzea lortu nahi dugu. Horretarako, garapen jasangarria zer den ulertu eta bide horri jarraituz bizitzea sustatzen saiatuko gara.
Ikasturte bakoitzean, gai bat ardatz modura hartuz ikastetxearen diagnostikoa egiten da, curriculuma aztertu eta egokitu eta norberaren eta herritarren ohituren inguruko hausnarketak egiten dira, egoera hobetzeko ekintza plan bat burutuz eta udal pleno batera proposamenak eramanez.
Hau bideratzeko Ingurumen Batzordea eratu da ikastetxean. Dagoeneko ikasle eta irakasleak elkarlanean ari dira eta laster gurasoak ere gehituko dira taldera.


2016-2017 ikasturtean BIODIBERTSITATEA landuko dugu bereziki, aurreko ikasturteetan landutako gaiei jarraipena eginez noski!


eskola baratza

INGURUMEN HEZKUNTZA. ESKOLA BARATZA PROIEKTUA

Pertsona bere izate prozesuan  ingurunearekin  duen harreman eta elkar eraginaz kontziente  izatea ezinbestekoa da, arlo hau hainbat proiekturen bidez lantzen dugu: Eskola baratza , Zero Zabor programa… Horren adierazlea ere bada Gipuzkoako Aldundiak Zero Zabor Saria eman izana

 

               

 


ZERO ZABOR TAILERRAK

zzabor tailerrak                           


ELKARBUSA

Ikastetxean azken urteetan lantzen ari garen Eskolako Bidea proiektuak etxetik eskolarako joan-etorriak oinez,modu autonomoz eta ibilbide seguruetatik egitea bultzatzen du. Proiektua Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratua dago batez ere.

Ebaluazio bakoitzean behin antolatzen dugu  “ElkarBusa” ikastetxean.Guztira bi ibilbide antolatzen ditugu, bakoitza bere geraleku eta ordutegiekin. Talde bakoitza helduek gidatua izango da (gurasoak, irakasleak…), eta puntualtasuna oso garrantzitsua da

Anima zaitezte eta etorri eskolara ElkarBusean!


JANTOKIA

Janaria eskolan prestatzen dugu eta menuak dietista batek diseinatzen ditu beraz orekatuak eta osasuntsuak direla ziurtatzen dugu.

Gainera, garaiko eta bertako produktuak eskaintzeko ahalegina egiten dugu. Horren adierazle gisa, hilabetean behin, Oñatiko pottoken haragia dastatzen dute gure ikastetxeko neska mutikoek jantokian.

 

https://www.youtube.com/watch?v=TO5gXnN1QP4