Hasiera » Proiektuak » IKAS KOMUNITATEA

Ikas Komunitateetako jarduera arrakastatsua diren Batzorde Mistoak osatuta daude dagoeneko.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan parte hartzeko izena eman duzuen ikasle, guraso eta langile guztiei. Ikasturte honetan guztion parte hartzea ezinezkoa izango bada ere, aurrerago izango ditugun beharretarako kontuan izango zaituztegu.

Batzorde Mistoak eratzeko definitu genituen irizpideak jarraituz, hauxe izango da ikasturte honetan eta hurrengoan Batzorde Mistoen osaera:

BATZORDE MISTOAK

ESKOLA JAZARPENAK PREBENITU ETA BIDERATZEKO PROGRAMA ELKAR HEZIN 

HARATAGOKO HELBURUA

Gure eredua eskola-jazarpenaren prebentziotik harago doa, holistikoagoa da, osoagoa, izan ere, denok bizikidetza egokiagoa eta betegarriagoa lortzea du helburu, non edozein motatako biolentziak tokia ez duen, baina gure helburua ez da bakarrik bata bestearen ondoan minik eman gabe bizitzen ikastea, baizik eta elkarrekiko harreman aberatsago, betegarriago eta gozagarriagoak izatea, azken batean, zoriontsuagoak izan gaitezen.

IKAS-KOMUNITATEEN MARKOA

Horregatik ez da hau gure hezkuntza-proiektuaren baitan ekimen edo jarduera-ildo isolatua, bakartua, baizik eta IKAS-KOMUNITATEen proiektu barruko Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuen artean bat, baina gainerakoek ere helburu goren hori lortzeko ezinbesteko jotzen ditugu: Talde Elkarreragileak (elkar-ezagutza, laguntza…), Klasikoen bidez Literatur Tertulia Dialogikoak, Tertulia Dialogiko Kurrikularrak, Hezitzaile eta Familia guztion prestakuntzari begirako Tertulia Dialogiko Pedagogikoak...

Beraz, gatazkak prebenitzeko eta bideratzeko eredu dialogikoa da gure ikuspegia, hau da, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsu guztien oinarrian dagoena.

Baina zer da Hezkuntza Jarduera Arrakastatsua? Bada, Nazioarteko Hezkuntza Komunitate Zientifikoak egiaztaturik, edozein testuinguru sozio-ekonomiko eta kulturaletan emaitza bikainak ematen dituen hezkuntza-jarduera. (Harvard, Cambridge-en egindako ikerketak, INCLUDED Europa mailako hezkuntza-ikerketa, Bartzelonako CREA ikerketa zentroa, …)

EZAUGARRI NAGUSIAK

1. 0 Biolentzia 0 urtetik

2. Aurrekoaren baitan bereziki eta berariaz zainduta eta jorratuta emakumeen kontrako biolentziaren prebentzio eraginkorra du xede nagusia gure jardun-moldeak, adibidez Maskulinitate Eredu Berri Alternatiboak jorratuz eta sustatuz. (BULLYING kasu asko eta asko, ezarritako harreman afektibo-sexualetan dute jatorria)

3. Gure eredua, Komunitate osoaren partaidetzan oinarritzen da (Batzorde Mixtoak)

4. Ikerketek diotenari jarraiki, etikaren hizkerarekin batera (ohikoena) desioaren eta erakargarritasunaren “hizkera” erabiltzea giltzarria da, zeinaren bidez, iklasleak eurak bizikiditza egokiaren bermaitzaile nagusi bihurtzen diren.

ADIBIDEA

Lehen esan bezala, lan-ildoetako bat, adibidez, gaiaren inguruko Tertulia Dialogiko Kurrikularra (Antropologia Soziala, Mundu Ikuskerak...). Honetan, gaiaren gaineko testu hautatu zientifikoak irakurri egiten ditugu (edo bideo zatiak ikusi..), eta ondoren ezagutza, konszientzia, kontzientzia eta harreman egoki eta gozagarriak garatzeko nahia denon artean eraikitzen ditugu.

0 Biolentzia, 0 urtetik lemak funtzionatu dezan  arau bat/batzuk ezartzea ezinbestekoa da. Arau horrek erreala izan beharko du, ikasleen eguneroko bizitzarekin lotura zuzena duena, errepikatzen den jarrera desegoki bati erantzuten diona dena, zehatza, erraz identifikatzeko eta  aldatzeko aukera ematen duena.  Arau horien sortzeak/egiteak prozesu garrantzitsu eta parte-hartzaile bat du atzean zein eguneroko gertakarien erregistroarekin/ jasotzearekin hasiko den eta  komunitatea osatzen duten kide guztien arteko adostasunarekin aukeratzen amaituko den, beti ere batzorde misto baten koordinazio eta dinamizazioarekin.

Ezinbestekoa da biolentziaz jantzitako edozein gertakariri bere lekua ematean eta garrantzirik ez kentzea, GARRANTZIA DU ETA!  Tolerantzia 0 izan behar dugu jokabide desegokien aurrean eta biktimaren alde agertuko gara beti.Ondo tratatzen dutenak indartuko ditugu eta gaizki tratatzen dutenei protagonismoa eta arrakasta kendu. Helburua ez da inor baztertzea, kontrakoa baizik: jarrera aldaketa bat bultzatzea eta berriz taldera erakartzea.

Azpimarratu behar da oso garrantzitsua dela isiltasunaren araua apurtzea eta gertaerak salatzea; ulertzea salatzen duena ez dela salataria  ausarta baizik, beste aldera begiratzen ez duena.

Babes geruza (ezkutua) dugu beste klabetako bat. Zer da hau? Sarri ikusten da erasotzaileak bere bizkarrean “laguntzaileak” eramaten dituela. Bizkartzain paper honek arrazoi ezberdinak gorde ditzake bere baitan; lagun-mina izatetik hasita beldurra izateraino, beste aldean egoten hurrengoa izatearen beldurra. Egoera hauetan erasotzailea hazi egiten da, hadi-handia izan arte. Baina zer gertatuko litzateke babes geruza hori atzean beharrean aurrean izango balu? Biktimaren bizkarrean kokatuko balitz? Hauxe da eredu honek sustatu nahi duen beste ausardia jarreratako bat.

Baina nola hasi gara haur hezkuntzako haur bati  hau guztia aurkezten? Txikientzat magiko den baliabide bat erabiliz, IPUINA. Begoña Ibarrolaren “Ausarten klubak” oso ondo biltzen ditu aurrez esandako guztiak eta hori izan da beraz abiapuntua HHn.


Esther Oliverrek gidatutako hitzaldi saioa osorik duzue hemen.  

Honakoak izan ziren landu ziren alderdiak. 

SARRERA.

  1. 0 BIOLENTZIA 0 URETIK.
  2. BIOLENTZIAREKIKO ERAKARPENA ETA GIZARTERATZE PREBENTIBOA.
  3. ELKARTASUNA/ADISKIDETASUNA.
  4. MASKULINITATEAK ETA NAM (maskulinitate eredu alternatiboak).

Atal bakoitza ikusteko egin klik azpian dituzuen zatietan.

ELKAR HEZI ikastetxean garatzen ari garen IKAS KOMUNITATEAK izeneko Berrikuntza Proiektu Globalaren barruan, gaian adituak diren erreferentziazko pertsonek gidaturik hainbat prestakuntza-saio gauzatzen ari gara, haietariko batzuk komunitate osoari irekiak. Erreferentziazko eta adituak diren pertsona horiek Cambridgen, Bartzelonan, Bruselan... egiten  dute hezkuntza-arloko euren ikerketa eta lana. Aurreko batean Ramon Flecha eduki genuen gure artean. Azken honetan Esther Oliver izan dugu. Bartzelona Unibertsitateko irakaslea da (doktorea) eta CREAko ikerlaria. Gai honen inguruan, hainbat proiektutan hartu du parte, zenbait artikulu idazteaz gainera:

 

PROIEKTU BATZUK:

 

ARTIKULUAK:

 

 tee

lkasgela antolatzeko modu honek eman ditu eskola emaitzik onenak.

lrakasleak gelako jarduerak prestatzen ditu taldeka egiteko, boluntarioen laguntzarekin. Taldeetan, laguntzaileek bultzatuko dute partaide guztiek ezarritako atazak burutzea, elkarri lagun­duz, elkarri azalpenak emanez... Hala, ezagutzak eskuratzeaz gain, ikaslek azalpenak ematen, eztabaidatzen, ideiak parteka­tzen dituzte, elkarri entzun eta elkarri laguntzen ikasten dute.

Gela barruko talde kopuruak beste jarduera prestatzen dira: talde bakoitzak (4-6 kidekoa) bere jarduera egingo du. Taldeak, bestalde, ahalik  eta heterogeneoenak izango dira. lkastaldean, bestalde, talde guztiek burutuko dituzte jarduera guztiak; izan ere, 15-20 minutuko iraupena dute.

Talde interaktiboen bidez, lanaldi eraginkorra lortzen da. Hala­ber, handiagoa da ikasleek beste kideekin duten  elkarreragina. Hala, ikasgela inklusiboaren arabera antolatutako gelaren bi­dez, ikasleen eskola emaitzak ez ezik  euren arteko bizikidetza ere hobetuko da.

 


GEHIAGO JAKITEKO

TEE (1)

Tertulia Dialogikoen bidez hauxe lortu nahi da: ikasleak kultura klasiko unibertsalera eta, horrekin batera, gizateriak mendeetan zehar bereganatu duen ezagutza zientifikora hurbiltzea.

Tertulia garatzeko, parte-hartzaileek aurrez aukeratu duten testuko pasarteak iradokitzen diena,han bildutakoideiak, aten­ tzioa eman diena... azaltzen dute beste kideen aurrean,interes­ garria delako edo gogoeta piztu duelako eurengan.... Horrek guztiak elkarrizketa aberatsa sorrarazten du parte-hartzaileen artean eta aukera ematen du ezagutza elkarrekin eraikitzeko eta gaietan sakontzeko.tertulia

SOLASALDI LITERARIOAK

Esperimentazio zabalena izan duen tertulia mota dugu hau. lkasleek literatura unibertsaleko obrak irakurtzen dituzte eta horien inguruan hitz egiten dute. lkasleen familiek, irakasleek eta beste eragile batzuek ere parte har dezakete.

Klasikoak hautatzen dira giza- arazoekin eta gizateriaren bi­ zitzarekin lotura zuzena duten arazo handien inguruan aritzen diren liburuak baitira; horregatik iraun dute denboran zehar. Horrez gain, literatura klasikoa hautatzen da literatura hori gizarte talde jakin batzuekin lotu izan baita eta honela hesiak hausteko modu eta baliabide bihurtzen baita.

Tertulia literario dialogikoen metodologia elkarrekintzan eta elkarrizketan oinarritzen da batik bat. Abiapuntua liburuaren irakurketa da eta parte-hartzaileek gogoetak, argudioak, iri­ tziak adierazi eta euren egunerokotasunaz ere jarduten dute. Tertulien bidez lexikoa hobetzea lortzen dute bai eta ahozko adierazpena, idazmena eta irakurmena ere, elkarri entzunez eta baloreetan hezten dira. irakurritakoari zentzua emanez.

 

IKAS KOMUNITATEEN BARRUAN ANTOLATURIKO JARDUERA ARRAKASTATSUALIBTU

Gure ikastetxea IKAS KOMUNITATE bilakatze bidean, beste  jarduera arrakastatsu bat praktikan jarri dugu: LIBURUTEGI TUTORIZATUA deritzona.

Jarduera honetan, ikastetxeko ateak orduz kanpo irekitzen dira, ikasleak ikastetxera etortzeko aukera dute eta elkar eraginak bultzatuko dituen boluntario baten gidaritza eta laguntzarekin lan egin: taldeko lanak, etxerako lanak, bestelako lanak… egin ditzakete. Betiere eredu dialogikoan oinarritutako eraginen bitartez

GIDARI BOLUNTARIO hauen prestutasuna eta ikasleen aukerak kontuan izanik, oraingoz egun eta ordu hauetan izango dute etortzeko aukera:

  • Bigarren Hezkuntzan: astelehenak 17:30etan eta ostegunak 17:00etan.
  • Lehen Hezkuntzan: 12:45-13:30

Lekua: Bigarren Hezkuntzako egoitzako egela, Santa Marinan.

Ikasleen beharrak eta boluntarioen kopurua eta aukerak kontuan izanik, eskaintza zabaltzea espero dugu. Norbaitek honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero edo boluntario bezala parte hartzeko prest balego, mezu bat bidali amendia@elkarhezi.eus emailera.

 


GEHIAGO JAKITEKO

liburutegia