TERTULIA DIALOGIKOAK

Tertulia Dialogikoen bidez hauxe lortu nahi da: ikasleak kultura klasiko unibertsalera eta, horrekin batera, gizateriak mendeetan zehar bereganatu duen ezagutza zientifikora hurbiltzea.

Tertulia garatzeko, parte-hartzaileek aurrez aukeratu duten testuko pasarteak iradokitzen diena,han bildutakoideiak, aten­ tzioa eman diena… azaltzen dute beste kideen aurrean,interes­ garria delako edo gogoeta piztu duelako eurengan…. Horrek guztiak elkarrizketa aberatsa sorrarazten du parte-hartzaileen artean eta aukera ematen du ezagutza elkarrekin eraikitzeko eta gaietan sakontzeko.tertulia

SOLASALDI LITERARIOAK

Esperimentazio zabalena izan duen tertulia mota dugu hau. lkasleek literatura unibertsaleko obrak irakurtzen dituzte eta horien inguruan hitz egiten dute. lkasleen familiek, irakasleek eta beste eragile batzuek ere parte har dezakete.

Klasikoak hautatzen dira giza- arazoekin eta gizateriaren bi­ zitzarekin lotura zuzena duten arazo handien inguruan aritzen diren liburuak baitira; horregatik iraun dute denboran zehar. Horrez gain, literatura klasikoa hautatzen da literatura hori gizarte talde jakin batzuekin lotu izan baita eta honela hesiak hausteko modu eta baliabide bihurtzen baita.

Tertulia literario dialogikoen metodologia elkarrekintzan eta elkarrizketan oinarritzen da batik bat. Abiapuntua liburuaren irakurketa da eta parte-hartzaileek gogoetak, argudioak, iri­ tziak adierazi eta euren egunerokotasunaz ere jarduten dute. Tertulien bidez lexikoa hobetzea lortzen dute bai eta ahozko adierazpena, idazmena eta irakurmena ere, elkarri entzunez eta baloreetan hezten dira. irakurritakoari zentzua emanez.

 

Elkar Hezi ikastetxea
telefonoa943718272
helbidea
Arantzazu kalea 18, 20560 - OÑATI
Kokapena
Bigarren Hezkuntza
telefonoa943 78 28 70
helbidea
Santa Marina plaza 2, 20560 - OÑATI
Kokapena
Harremanetarako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika