menua

 

 

 

 

ELKAR HEZI ikastetxeak, erabat hornitutako sukaldea eta sukaldari profesionala dauzka. Era berean, GASCA enpresaren laguntza tekniko eta logistikoa dauka.

I. Gure gestioa eraginkorra izateko honako puntu hauek azpimarratu eta zehaztu egin behar ditugu :

1. Jantoki hutsegiteengatik diru-itzulera. Hurrengo hileko erreziboan hutsegiteei dagokien dirua osorik deskontatuko da, betiere honako bi baldintza betez gero :

a. Hileko bazkari kopuruaren %30a baino gehiago badira.
b. Hutsegite-eguneko goizeko 09:30ak baino lehen Sarrera nagusian edo telefonoz deituz(943780511) komunikatzea. Komunikatu egin beharko da gainera, faltako den egun guztietan, egun hauek jarraian izan arren, edota, jakinez gero, zehaztu zer egun tartetan ez den etorriko bazkaltzera (azken hau ea ezinezkoa da adibidez gaixotasunaren kasuan).

2. Jantokiaren erabilera eguneko:

a. Dagokion eguneko goizeko 09:30ak baino lehen , Sarrera nagusian edo telefonoz deituz (943780511) komunikatu behar da.
b. 3 egunetarako bazkaltzeko izena eman dutenak (Play and Say egunak…) finko gisa hartuak dira, eta beraz, bakarrik komunikatu behar dute ez etortzekotan (1. b puntua).

 

3. Menu bereziak:Lege-berme guztiak izan ditzagun eta umeen osasun-zaintza hobetze aldera, jaki mota batzuekin arazoak dituzten umeen kasuan, dagokion gurasoek osasunagiria ekarri behar dute, non arazo zehatza azalduko baita.

II.HAURTZAINDEGIAN:

1. Bazkariak:Umea bazkaltzen geldituko den ala ez, egunero komunikatu behar zaio harrera egiten duen irakasleari edota telefonoz (943718272) goizeko 09:30ak baino lehenago.
2. Askariak:Umea askaltzen geldituko den ala ez, egunero komunikatu behar zaio harrera egiten duen irakasleari edota telefonoz (943718272) eguerdiko 14:30ak baino lehenago.

III. Hiru urteko haurrek, bazkal osteko loa egin ahal izateko zerbitzua dute.

Horretarako, berariazko monitorea dago. Honek, umeak bazkaldu, lo eta egonaldia zelan egiten duen tutoreari komunikatzen dio, eta beraz, irteeran informazio hori jasotzeko aukera ere badago.

IV. Bazkaldu ostean, arratsaldeko eskola hasi bitartean, berariazko eskolaz kanpoko ekintzaren batean ez dauden ikasleak, gimnasioan egongo dira ekintza ludikoak eginez. Bi monitore izango dira beraiekin.

Edozein arazo, zalantza edo galdera edukiz gero, mesedez, lasai asko jarri gurekin harremanetan eta argitzen/konpontzen saiatuko gara.