kudoteka

Gunea eguneratzen ari gara.

ELKAR HEZI ikastetxeak, erabat hornitutako sukaldea eta sukaldari profesionala dauzka. Era berean, GASCA enpresaren laguntza tekniko eta logistikoa dauka.

I. Gure gestioa eraginkorra izateko honako puntu hauek azpimarratu eta zehaztu egin behar ditugu :

1. Jantoki hutsegiteengatik diru-itzulera. Hurrengo hileko erreziboan hutsegiteei dagokien dirua osorik deskontatuko da, betiere honako bi baldintza betez gero :

a. Hileko bazkari kopuruaren %30a baino gehiago badira.
b. Hutsegite-eguneko goizeko 09:30ak baino lehen Sarrera nagusian edo telefonoz deituz(943780511) komunikatzea. Komunikatu egin beharko da gainera, faltako den egun guztietan, egun hauek jarraian izan arren, edota, jakinez gero, zehaztu zer egun tartetan ez den etorriko bazkaltzera (azken hau ea ezinezkoa da adibidez gaixotasunaren kasuan).

2. Jantokiaren erabilera eguneko:

a. Dagokion eguneko goizeko 09:30ak baino lehen , Sarrera nagusian edo telefonoz deituz (943718272) komunikatu behar da.
b. 3 egunetarako bazkaltzeko izena eman dutenak (eskolaz kanpoko ekintzen egunak…) finko gisa hartuak dira, eta beraz, bakarrik komunikatu behar dute ez etortzekotan (1. b puntua).

 

3. Menu bereziak:Lege-berme guztiak izan ditzagun eta umeen osasun-zaintza hobetze aldera, jaki mota batzuekin arazoak dituzten umeen kasuan, dagokion gurasoek osasunagiria ekarri behar dute, non arazo zehatza azalduko baita.

II.HAURTZAINDEGIAN:

1. Bazkariak:Umea bazkaltzen geldituko den ala ez, egunero komunikatu behar zaio harrera egiten duen irakasleari edota telefonoz (943718272) goizeko 09:30ak baino lehenago.
2. Askariak:Umea askaltzen geldituko den ala ez, egunero komunikatu behar zaio harrera egiten duen irakasleari edota telefonoz (943718272) eguerdiko 14:30ak baino lehenago.

III. Hiru urteko haurrek, bazkal osteko loa egin ahal izateko zerbitzua dute.

Horretarako, berariazko monitorea dago. Honek, umeak bazkaldu, lo eta egonaldia zelan egiten duen tutoreari komunikatzen dio, eta beraz, irteeran informazio hori jasotzeko aukera ere badago.

IV. Bazkaldu ostean, arratsaldeko eskola hasi bitartean, berariazko eskolaz kanpoko ekintzaren batean ez dauden ikasleak, gimnasioan egongo dira ekintza ludikoak eginez. Bi monitore izango dira beraiekin.

Edozein arazo, zalantza edo galdera edukiz gero, mesedez, lasai asko jarri gurekin harremanetan eta argitzen/konpontzen saiatuko gara.


AZPIATALAK

 

 

Gure ikasleek behar lezaketen laguntza psikopedagogikoa emateko (arreta eza, hiperaktibitatea, logopedia, ikasketa teknikak, adimen emozioanala, gatazken konponketa...)

 

 

Orientazioaren helburua ikasleei bere etorkizunerako erabaki egokia hartzen laguntzea da; baina mailaren arabera landutakoa ezberdina izango da.

DBH bitartean Autogarapenerako proiektua aurrera eramaten da tutoretza orduetan kurtso osoan zehar. Proiektu honen helburua ikasleek etorkizun profesionala eta bizitzarena euren kabuz eraikitzeko nahia eta gaitasuna garatu dezatela da.

4. DBH Ekintzaletasuna eta enpresa jardueretako hastapena irakasgaia,  lan mundua ikasleei hurbiltzeko. 2. hiruhilabetean gurasoei zuzendutako orientazio bilerak eta bakarkako elkarrizketak orientazailearekin.

Batxilergo 1: Modalitateko edo aukerako gai egokiak aukeratzen lagundu, bakarkako elkarrizketak beharrezkoak direnean eginez. Unibertsitatera eta Heziketa zikloetara lehen hurbilketa jardunaldi praktikoetan parte hartzen.

Batxilergo 2 : Aukera egiten lagundu .Bakarkako bilerak .Orientazio saioak kurtso osoan zehar:  ikasketa eta lanbide desberdinen inguruko hausnarketa, unibertsitateko zein heziketa zikloetako ikasleen bisitak, profesionalen ikuspuntua, ikastetxe eta unibertsitateetara bisitak...

 

ELKAR HEZI Ikastetxeko Orientazio gunea

ORIEN

 

 

Ikastetxeak, Liburutegioa eta Mediateka zerbitzuak eskaintzen dizkie ikasleei eskolorduz kanpo (12:30-14:30 eta 17:00-18:30). Zerbitzu hau, dagokion irakasle edo tutorearekin hitzartu behar da

Haur eta Lehen Hezkuntzan, Egonaldi zerbitzuaren (egutegi eskolarreko egunetan baino ez, eta guztientzat dohain) eta Haurtzaindegi zerbitzuaren (egutegi laboraleko egunetan  eta zerbitzuan izena emanda dutenentzat) ordutegiak honako hauek dira:

Egonaldi zerbitzua (3-10 urte):  08:00tatik 18:30tara (Egutegi Eskolarra)

Haurtzaindegi zerbitzua (3-10 urte): 07:30tatik 18:30tara (Egutegi Laborala)

Egonaldi zerbitzua

  • Eskola egunetan baino ez, hau da, egutegi eskolarraren arabera. Goian ordutegia
  • Eskolak goizez baino ez diren egunetan, 14:30era arte, bakarrik jangelako zerbitzua erabiltzen dutenentzat

Haurtzaindegi zerbitzua  

  • Goiko ordutegian, egutegi laboralaren araberako egun guztietan etorri ahal izango dira zerbitzu hau kontratatzen dutenak
  • Urtean zehar opor egunetan izango diren tailerrak – Gabonetan, Aste Santu eta Pazkoan, ekainaren 27tik uztailaren 29ra-, eta udalekuak (euskarazkoak edo ingelerakoak) kuotaren barnean sartzen dira. (11 hilabetetan)

Zuen seme alabei eskolaz kanpoko ingeleseko ekintzetan parte hartzeko aukera emango zaie. Programa honek, bi helburu desberdin ditu: Alde batetik, ikastetxean eskatzen den maila betetzeko errefortzuko klaseak (taldeak, 8-10 ikasletakoak izango dira eta bi ordutegi ezberdin eskainiko ditugu: eguerdian eta arratsaldean). Eta bestetik, D.B.H bukatzerakoan Cambridgeko First Certificate lortzea. Hainbat urtetan, gure ikastetxeko hainbat ikasle azterketa hauetara aurkeztu dira eta lortutako emaitzak positiboak izan dira. Honez gain, Kristau Eskola eta Cambridge University arteko hitzarmenari esker, aipatutako agiriak lortzeko azterketak, gure ikastetxean bertan izango dira.

http://www.mondragonlingua.com/es

http://www.kristaueskola.org